Ikusi, entzun eta JASAN ditut "Con la educación no se juega"ri buruzko bi bideoak. 2007. urteari amaiera emateko apezpikuen arteko atzerakoienek eta KIKOtar-iluminatuek Madrilen antolatutako deialdian hezkuntzari buruz aditu zena gehitzen badiet, lur jota bukatzeko zorian sentitzen naiz.
Azken finean, guzti honen atzetik PRIBILEJIO eta LEHENTASUNak galtzeko beldurra dagoela dirudi, baina haratago joan beharra dugula ere uste dut, bideo hauetan azalaratzen den diskursoa "egia absolutoa" gordetzen duenaren mozorroa jantzi eta... nori zuzentzen zaio?
Hausnarketarako interesantea azaldu diguzun materiala, ASIER, baita bereziki malaletxe eta amorrazioa kanporatzeko... Baina, nik behintzat, urte berri honetarako nahiko penitentzia bete dudala uste dut, Inkisizioko garaikide hauei ordu eta erdiko arreta eskainiz.
Gu gure artean eztabaida emankorragoak sortarazteko gai garela sinistu nahi dut. Saia gaitez...
Urte Berri On denoi!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario